XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Semeak jagi ta zoriontsu dala autortzen dabe; senarrak be goretsi egiten dau, esanaz: Emakume askok ondasunak batu dabez; baiña guztiak baiño geiago zuk.

Liraintasuna, lilluragarri da, ta edertasun alperrekoa.

Jaunaren bildur dan emakumea, axe izango da goratua.

Emon egiozue bere esku-laneko irabazia, ta arek egindako lanak goratu begie uriko ateetan.

Koru-kanta.

- Atsegiña dariozu ezpanetatik; orixe dala-ta onetsi zaitu Jaungoikoak betiko.

Egiaren, errukiaren eta zuzentasunaren alde, zure eskuma arrigarriro erabilliko dozu.

Aleluia, aleluia.

- Zoaz aurrera apain, eder eta zoriontsu, Erregiña izatera.

Aleluia.

Zazpiastetik Pazkora, Aleluia ordez, Luzagarri au: Luzagarria.

- Zatoz, Kristo'ren emazte ori; artu egizu Jaunak betiko atondu dautsun koroia.

Zuzena dana maite izan dozu, ta gaiztakeriari gorroto izan dautsazu: orrexegaitik igurtzi zaitu Jaungoikoak, zure Jaungoikoak, poz-orioz, lagunen artetik.

Zoaz aurrera apain, eder eta zoriontsu, Erregiña izatera.

Pazko-aldian, Koru-kanta ta Aleluia ordez, beste au: Aleluia, aleluia.

- Zoaz aurrera apain, eder eta zoriontsu, Erregiña izatera.

Aleluia.

Egiaren, errukiaren eta zuzentasunaren alde, zure eskuma arrigarriro erabilliko dozu.

Aleluia.

Barri Ona: Zeruko erreiñua, 499 orri.

Eskintza.

- Atsegiña dariozu ezpanetatik; ori dala-ta, Jaungoikoak betiko ta gizaldiz-gizaldi bedeinkatu zaitu [P. A. Aleluia].

Opari-otoitza.

- Onartu egizu, Jauna, erri zintzoak zure Santuen izenean egiten dautsun opari au: estualdian, arein irabaziai esker, izan dauala laguntza autortzen dau-ta.

Amaibagako.

Jaunartzerakoa.

- Zuzena dana maite izan dozu, ta gaiztakeriari gorroto izan dautsazu; orregaitik, Jaungoikoak, zure Jaungoikoak, poz-orioz igurtzi zaitu zure lagunen artetik (P. A. Aleluia).

Azken-otoitza.

- Zure etxekoak Eukaristi santuaz asetu dozuzan Jauna!.

Gaur ospatzen dogunaren bitartez, beti indartu gagizuzala eskatzen dautsugu.

Amaibagako.